XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gañera, ik diokenez, darabizkizutenak berri-berriak ba'dira, kontuz ibilli bearra diagu.

MAÑUBEL - Erroma'tik zer esango ditek? Gogoak ematen diotena...!!

XABIER - Erroma'tik datorrena, egin-bearrekoa dek... Erroma'kin dijoazenentzat galtzerik ez ziok-eta.

MAÑUBEL - Goazemak... gazte asko zetoztik-eta... (Biyoaz).

JOSEBA - Aizak, i, Bittor! Xabier au, aundia dek, gero!!

BITTOR - Bai, mutil! Onek gaur eman digun erakutsaldia!!

LIBORI - (Zarrena) Urte oetan, olako irakaslerik nik ez diat ikusi. Lateraz ari danean, onen erreztasuna!!

JOSEBA - Eta, gai illunak ere, argi-argi jartzen dizkik.

XABIER - Gaur entzun ditun txaloak!!!

LIBORI - Paris'ko Ikastetxe Nagusi ontan, alako txalorik, iñork ez dizkik entzun.

JOSEBA - Eta, egizkoak!!

LIBORI - Iñaki'k, nolako txaloketak egin dizkion ikusi al dezute?
JOSEBA - Bai! Xabier'en irakasaldietara etortzeko ark esan zidaken, eta kitto!! Nik ez diat emendik alde egingo.

LIBORI - Gaur, mutil berri asko etorri dituk.

BITTOR - Iñaki'k esan digulako... Eta, ba-dakik: orrek esaten dikena beti onena dek.

JOSEBA - Egia, mutil!! Emengoak ez zekiak nola ezagutzen dizkiken. Batez ere gazteak.

LIBORI - Iñaki ori, jainkozko gizona dek!
BITTOR - Nik ere, ala uste diat.

JOSEBA - Xabier'en laguna izango dek, noski.

LIBORI - Ez diat uste; Xabier, Naparru'ko jende onenetakoa dek; eta, Iñaki'k beartsua zirudik.